BBK Fundazioaren finantzaketa, Bizkaian gizartean eragina duten startupen proiektu berritzaileetarako
- 2020ko Ekainaren 11a (-ek argitaratua)
BBK Fundazioak Venture Philanthropy deialdia ireki du, Bizkaian gizartean eta ingurumenean eragina duten hamar startupen proiektuak hautatzera zuzenduta. Proiektu hautagaiek ideia berritzaile batean oinarritutako negozio eredu errentagarria edo autosostengagarria izan beharko dute, eta BBK laguntza- eta finantzaketa-programan parte hartu ahal izango dute. ?BBK Fundazioaren apustua da, Bizkaia lurralde ekintzaile gisa bultzatzeko?.
Irailean, dagokion hautaketaren ondoren, proiektuek beren ekimenen eragina eta negozio-eredua landuko dituzte; Bilboko Innovation Bootcamp batean parte hartuko dute, eta bertan, mentoren eta adituen laguntzarekin, balio-proposamenak zehaztu eta hobetu ahal izango dituzte, eta prestakuntza jasoko dute eta hasierako faseetan, gizarte-ekintzailetzako beste proiektu batzuekin konektatu ahal izango dute.