Autoenplegurako, enpresak sortzeko, turismoa sustatzeko edo errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak
- 2020ko Martxoaren 05a (-ek argitaratua)
Donostia. Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. 2020an, eskaintza zabaltzea erabaki da etahiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 20.000 euro bideratuko ditu 2020an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.
Araba. Turismoa sustatzeko jarduerak egiteko laguntzak
Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Foru Administrazioko Foru Aldundiak honako hau argitaratu du: 106/2020 Foru Agindua, otsailaren 11koa, turismo-sustapeneko jarduerak egiteko laguntzen deialdia onartzen duena, 2020. urtean ETEentzat eta autonomoentzat.
Deialdi honen xedea da Arabako Lurralde Historikoko turismo-sustapeneko jarduerak bultzatzea, norgehiagoka-araubideko diru-laguntzak emanez.
Bizkaia. Autoenplegua eta enpresen sormena sustatzea 2020
Xedea
Langabezian edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonek enpresak sortu eta abiaraz dezaten laguntzea.
Neurriak
1. Aholkularitza eta prestakuntza ikastaroak.
2. Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak.
Onuradunak (pertsonak eta erakundeak)
1. neurria: udaletako enplegua eta tokiko garapena sustatzeko zentroak. Fundazioak, elkarteak eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuk.
2. neurria: langabezian edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak, prestakuntza eta aholkularitzako I. neurriaren bitartez enpresak abian jarri dituztenak (sozietate- eta zerga-helbidea Bizkaian dutenak).