Arabako merkataritza 2022ko ekitaldian ticketbai martxan jartzeko aparteko laguntzak
- 2022ko Martxoaren 02a (-ek argitaratua)
Deialdi honen helburua da Arabako merkataritza sektoreko enpresei eta autonomoei TicketBAI abian jartzearekin lotutako software inbertsioak finantzatzen laguntzea.
Nori zuzendua
- Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
- Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
- Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).
Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu finko eta fisiko bat izan beharko dute eta/edo zerbitzuak eta/edo artisautzako lantegia Arabako udalerrietan, eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea:- Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
- 64 taldea. Janarien, edarien eta tabakoen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina.
- 65 taldea. Elikadurarako ez diren ekoizkin industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 654 eta 655 taldeak)
- 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (salbu eta 974 taldea).
- 755 taldea. Bidaia agentziak.
- Bigarren ataletik, 86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak
- Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
Araudia
48/2022 Erabakia, otsailaren 8koa. Onespena ematea 2022ko ekitaldian Arabako merkataritza sektorean TicketBAI abian jartzeko ezohiko laguntzen deialdiari
Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 49/2019 Foru Dekretua