Alain Vivas:

2017ko martxoan sortu zuten Zerbimek mekanizazio-tailerreko enpresa, bost langilerekin. Gaur egun, hamazazpi langile dira eta enpresak hazten jarraitzen du. 2019ko urriaz geroztik, gainera, Arrasaten du tailerra, Markulete industrialdean eta leku aldaketa hori enpresaren hazkundearen ondorio ere bada.

Nola sortu zen Zerbimek?

2014an, Miguel Altuna institutura joan ginen laguntza eskatzera, eta, Urratsbat proiektuaren bitartez, Teknikaren laguntzaz, buruan geneukan negozio ideiari forma ematen hasi ginen. Teknikak tutore lanak egin zizkigun, jarraipena egiteaz gain. Ondorengo urteetan, gestio plan bat egin genuen, eta proiektua bideratzen hasi ginen. Gero, 2017ko martxoan sortu genuen enpresa, bost langilerekin. Gaur egun, hamazazpi gara.




Zerbimek1.png