57 enpresa, liderrak industria, osasun, energia eta elikadura arloetan, startup berritzaileen bila dabiltza irailaren 11ra arte

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza-plataformak irailaren 11n itxiko du 5. ediziorako izena emateko epea. Uztailaren 3tik mundu osoko startupak sar daitezke programa honen edizio berrian, Eusko Jaurlaritzaren SPRI ? Enpresen Garapenerako Agentziaren laguntzaz, fabrikazio aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikagaien arloetako 57 enpresa aitzindarirekin batera euren proiektuak garatzeko. Ekimena sortu zen industriaren eraldaketa digitala sustatzeko, konpainia handien eta talentu berrien arteko lankidetzaren bidez, eta aurten trakzio-enpresei Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala batu zaizkie.

BIND 4.0k proiektu teknologikorik onenak bilatzen ditu mundu osoko startupen artean, eta helburu bikoitzarekin. Alde batetik, enpresa handiek berrikuntza azeleratzeko aukera izan dezaten eta euren lehiakortasuna sustatu eta hobetu dezaten, hain zuzen ere, startupen laguntzaz, berrikuntza-iturri arin eta eraginkor gisa. Eta, bestetik, nazioartean erreferentzia diren enpresa nagusien eskutik eta euskal industria-ekosistemarako zuzeneko sarbidearen bidez, startupak merkatura azkarrago irits daitezen.


Bind40.png