15 milioi euro turismoari eta merkataritzari laguntzeko

Laguntzak ezarrita dauden neurrien osagarria den babes-estrategia batean kokatuta daude, bi alditan jarduteko aurreikuspenarekin: erresistentzia eta berrabiarazte ekonomikoa

Laguntzak beste edozein laguntzaren osagarriak dira diruz lagundutakoaren kostua gainditzen ez den bitartean, eta norgehiagoka bidez emango dira, Aginduan ezarritako baremazio bati jarraikiz

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia PĆ©rez Ezquerra Gobernu Kontseiluaren ondoren agertu da gaur, Kontseiluan bertan onartu zen eta 15 milioi euroko zuzkidura duen COVID-19 Ezohiko Laguntzen Programa azaltzeko.

Sailburuak azaldu duenez, bere Sailak beharrezkotzat hartzen du euskal turismo- eta merkataritza-sektoreari bizirauten laguntzeko zuzeneko diru-laguntzen lerro bat ezartzea, pandemiaren hedaduraren berehalako ondorioak kontuan hartuta. ?Helburua da inpaktua txikiagotzeko babesa eta euskarria ematea eta osasun-alarma amaitzean jardueran lehenbailehen errebote bat gerta dadin lortzea?.


TurismoMerkatarintzaLaguntza.png